Blogean zehar aipatu den bezalaxe,asko dira gaixotasun hau pairatzen dutenak, bai ezagunak zein ezezagunak izan. Pertsona hauen bizipena munduari erakusteko, Carles Bosch kataluniarrak dokumental bat prestatu zuen ,zeina 2010.urtean bukatu zuen filmatzen. Dokumental honen protagonista Kataluniako Generalitateko presidentea izandako Pasqual Maragall dugu. Politikari honek bere gaitzaren berri eman zuen 2007.urtean, eta ordutik 2010.urterarte Bosch-ek Maragallen gaixotasunaren eboluzioa filmatzen joan da. Bere intentzioa ez bakarrik Alzheimer dutenei, baizik eta hauen senitartekoei esperantza izpi bat ematea baino ez da. Izatez, nahiz eta Maragallek gaitasunak galtzen doala jakin, ez du etsitzen, eta ahalik eta bizitza normalena jarraitzen saiatzen ari da, gaixotasunak uzten dion punturarte, behintzat.
Dokumentalaren tituluari dagokionez, ederki laburbiltzen du Alzheimerraren sintoma nabariena, bakarra izan ez arren: pazienteak ez dira gai bizikleta, koilara eta sagarra bezalako hitz zerrenda gogoratzeko. Berez, filma hunkigarritzat hartu dezakegun arren, gaitzaren eboluzioa argiro islatzen du, benetako gaixo bat protagonistatzat hartuz. Aipatu beharra dago, Maragallek bere bizipenak grabatzen dituela, jada nor den ere gogoratzen ez duenean, behintzat, bere ingurukoak ez ahazteko; edo hobe esanda, bideoa ikusten duen bakoitzean nor izan de birgogoratzeko.
ikusita neukan
ResponderEliminaroso ona trailerra
Bai, berez niri nahiko gogorra iruditzen zait dokumentala, ez delako aktore batek egindakoa, baizik eta benetan gaioxtasuna bizitzen duen norbait egindakoa...
ResponderEliminarMusikaren ideia oso ona eta bloga beste hizkuntzetan jartzearena ere bai.
ResponderEliminarAsko gustaten jat abesti hau!!oso blog interesgarria! :)
ResponderEliminarDokumental horrek oso ondo adierazten du benetan zer dan gaixotasuna, gainera zuk esan dezun moduan benetako gaixo baten jarraipena egiten baitu!
ResponderEliminarBloga asko gustatu zait eneritz! =)
ze abesti polita!
ResponderEliminarbideo ona eneritz
mila esker!!!
ResponderEliminaregia esan, niri abestiak pena piska bat sorrarazten dit, baina are pena gehiago ematen dit gaixotasunak...Betidanik ezagutzen zaituen norbait zure izena gogoratzeko gai ere ez izatea...