Gehien bisitatutako sarrera

domingo, 5 de diciembre de 2010

Alzheimer, zer da?

Ziur aski zuetako askok gaixotasun hau pairatzen due norbait ezagutuko duzue: aitite-amama, auzokideren bat, familaiko lagunen bat...Baina benetan ba al dakigu zertan datzan eritasuna?Zehazki zertan datzan ez dakitenentzat zuzenduta dago zientzia.net-en aurkitu dudan definizio hau. Izan ere, ezinbestekoa iruditzen zait blog-ean zehar Alzheimerraren sintomatologiari eta oro har, gaixotasunarekin erlazionatzen diren kontzeptuei buruz mintzatuko bagara, gutxienez, argi edukitzea zer den milaka pertsona sufritzen duten eritasun hau. Beraz, Alzheimerra honela defini dezakegu:


"Gaixotasun neurodegeneratiboa (beraz, nerbio-sistemaren degenerazio bat), baina hortik aurrera misterioa da; bai gaixoentzat, bai bere senideentzat eta bai medikuarentzat.
Emakumezko demente baten autopsia egiten ari zela (51 urterekin hildako emakumearena, hain zuzen), Alois Alzheimerrek (1864-1915) 1907. urtean egitura berezi batzuk aurkitu zituen garunean (plaka neurotikoak eta trama neurofibrilarrak). Eta egitura horiexek agertzen dira ordudanik bere izena daraman eta oraindik ere jatorriz ezezaguna zaigun gaitzak jota dauden pertsonen garunean.
Gaitz hau zergatik sortzen den ez dago erabat argi oraindik."

Beraz, gaixotasuna zer den argituta, burura datorkidan hurrengo galdera honakoa da:
Zeintzuk dira Alzheimerren gaitzak jotzen dituen pertsonak?

Adineko pertsonak batez ere, baina ez horiek bakarrik. Gaur egun 65 urte pasa ondoren gaitz horren arrisku-eremuan sartzen garela esan daiteke. 65 urtetik gorako pertsonengan % 1-2 daude erasanak, eta portzentaiak progresio geometrikoa du adinak aurrera egin ahala: % 3 70 urterekin, % 10etik gora 75 urterekin eta ia % 30 80 urterekin. Beraz, adin horietara heltzen direnengan, ia hirutik bat egongo da gaitzak jota.
Gaur egun Alzheimerren gaitzak laugarren postua du adineko pertsonen heriotza-arrazoi gisa, bihotzeko gaixotasunen, minbiziaren eta iktusaren atzetik. Estatistikek diotenez, Alzheimerren gaitzak jota dagoen pertsona baten bizi-itxaropena adineko beste edozein pertsonarena baino laburragoa da.


Eta gaixotasunaren larritasuna agerian gera dadin,
hurrengo argazki honek burmuin osasuntsu baten
eta Alzheimer duen paziente baten burmuina erkatzen
dituen irudia duzue:

No hay comentarios:

Publicar un comentario