Tratamendua:
Kontutan hartzekoa da Alzheimerraren eragilea diren plaka senil estrazelularraren osagaia beta-amiloidea dela, eta plaka hauek oroimenaz arduratzen diren garun parenkiman aurkitzen direla. Hortaz, plasmako albuminaren %90 albuminari lotuta dagoenez, plasmaferesisi bidez plasma zirkulatzailea mobilizatzea lortzen bada, beta –amiloidea (Aß) bahitzea lortuko zen. Ondorioz, gaixotasunaren areagotzea murriztea lortuko genuke. Izan ere, alzheimer eragiten duen plaka amiloidea murriztea lortuko baitzen.
Alzheimerraren sorrera oroimenaz arduratzen diren garuneko parenkiman plaka senilak agertzean datza. Aß plaka horien osagai dira. Hau horrela dela jakin arren, oraindik ez da tratamendu eraginkorrik aurkitu eritasunari aurre egiteko. Baina plasmaferesiaren bidez lortu nahi dena da Aß zitotoxikoaren produkzioa inhibitzea, horrela ezin metatu ahalko delarik aipatutako plaketan.
Prebentzio ez-farmakologikoa:

Caenorhabditis elegans izeneko zizarearen kasuan baraua egiteak hauen bizi-iraupena handitzen du. Oro har, kaloria gutxiago hartzen diren herrialdeetan Alzheimer kasu gutxiago ematen direla ikusi da.

No hay comentarios:
Publicar un comentario