Gehien bisitatutako sarrera

domingo, 2 de enero de 2011

Alzheimerrak jota dagoen pazienteari laguntzeko gomendioak

Alzheimer duen senideren edota ezagunen bat edukiz gero, hona hemen euren bat-bateko jarrera aldaketei aurre egiteko jarraibide batzuk:
  1. Alzheimerren gaitza sendatzeko modurik ez dago gaur egun. Baina bere sintoma batzuk hobetu egiten dira tratamendu egokiarekin.
  2. Gaitzak ez dakarkio, berez, inolako minik pazienteari.
  3. Komeni da pazienteari inguruko errealitatea behin eta berriz agertzea: Zein naiz?, Non zaude?, Zein egun da gaur?, etab.
  4. Urduri edo erasokor badaude, izan daiteke gaitzak eraginda edota beste arrazoi batengatik. Medikuari kontsultatu.
  5. Pazientea umore txarrez edo mespretxuz agertzen bada, pazientziaz hartu. Maitasunez tratatu eta zoriontsuagoak izango dira.
  6. Ahal bada, ez daitezela ohean geratu edo isolatu. Beren bizi-kalitatea hobetuko duen harreman positiboa eta beroa mantendu horiekin.
  7. Zeuentzat nahiko zenituzketen errespetu eta maitasun berberaz trata itzazue. Hobeto bizitzen lagunduko diezue.

1 comentario:

  1. Alzheimerra, bai gaixotasun gogorra. Entzunda dauzkat zenbait laguen senideen kasuak eta gaixotasuna eurentzat gaixoarentzat bezain latza da.

    ResponderEliminar