Gehien bisitatutako sarrera

martes, 21 de diciembre de 2010

Diagnostikoa

   Jada azaldu dugu gaixotasunaren eboluzioaren nondik norakoak. Baina, nola soma daiteke zientifikoki pertsona batek Alzheimer duenetz?Horretarako teknika bereziak daude, hala nola garuna zuzenean aztertzea. Jarraian agerzten den linkean artikulu batek teknika hori zertan datzan eta nola egiten den adierazten digu: Alzheimerraren detekzioa: tomografia

      Hemen agertzen zaigun irudia tomografiaz aztertutako garunaren errepresentazioa da:

 
   Honez gain, hain zientifikoak izan ez arren, gaixotasunaren berri ematen digun beste metodo bat ere badago: neurologoak pazienteari test desberdinak eginaraztea. Horrela bada, lortutako emaitzen arabera, pertsona batek gaitza duen ala ez soma daiteke. Beraz, Alzheimerraren diagnostikoaren aurrerapausutzat har dezakegu. Honen berri ematen digun artikulua pubmed-en agertzen zaigu. Helbidea eransten dizuet:

Alzheimer diagnostikatzeko erabilitako testak.

Laburbilduz, testuan esaten denaren arabera, Alzheimer gaixotasuan diagnostikatzeko 4 test mota erabili ohi dira. Hau horrela izanik, dementzia baskularra duten gaixoek zailtasunak dauzkate semantika eta fonetika egiterakoan; Alzheimer gaitza dutenek, aldiz, okerrago egiten dituzte memoria landu beharreko testak.
 Hala ere, test hauek ez dira %100 fidagarriak gaixotasun bat edo beste den adierazteko.

Alzheiemr duten pazienteak agi dira orduak bereizteko, baina hala eta guztiz ere, dementzia baskulatta duten zenbait gaixok huts egin zuten gabezia hori agerian uzten duten testetan.
Dena dela, jada esanda dagoenez, hau ez da nahikoa diagnostiko egokia egiteko, eta hortaz, froga espezifikoagoetara jo behar da, alegia, oianrri klinikoa duten frogetara. Esate baterako, Alzheimer eragiten duten proteinen azterketa burutuz edota garuna bera ikertuz, aurretik aipatu dugun tomografia teknikaz baliatuz, gaixotasunaren benetako diagnostikoa egin ahal izango da.

lunes, 6 de diciembre de 2010

Gaixotasunaren eboluzioa



Irudi honek, gazteleraz bada ere, azaltzen ari garen gaizotasunaren sintomak aipatzen dizkigu.


Argiago gera daiten, koadro batetan bildu ditut Alzheimerraren estadio desberdinak eta aro bakoiztean aurkezten diren sintomak:

ESTADIO eta IRAUPENA
MEMORIA
JARRERA

LENGOAIA

KEINU eta MUGIMENDUA
EGUNEROKO EKINTZAK
I.estadioa (1-3 urte)
-Norberaren hitzorduak ahaztu
-Pertsonen izenak ahantzi


-Umore aldaketak
-Inguruko kontrola galtzean amorratu

-Hitzak aurkitzeko arazoa
-Esaldi laburragoak
-Erlazio gabeko ideiak nahasi


-Oraindik ondo dago


-Arazo gabe buru ditzake
II.estadioa (2-10urte)
-Ahalmenen galera arina
-Agresibitate
-Beldurra
-Aluzinazioa
-Noraezean ibili
-Fatiga

-Elkarrizketa motelak
-Amaitu gabeko esaldiak
-Esaldiak errepikatu

-Oreka galera
-Bat-bateko erorketak
-Miokloniak agertu
-Nahasmena
-Janzteko zailtasuna
-Eguneroko ibilbideetan galdu

III.estadioa ( 8-10urte)
-Ahalmenen galera nabarmena
-Negar egin
-Oihu egin
-Ezin arrazoitu

-Borborka hitz egin
-Keinuak ezin kontrolatu
-Irensteko zailtasuna
-Janaria kontrako zulotik joan
-Esfinterren deskontrola

-Ez dauka eguneroko ekintzarik
-Ohean
-Sonda bidezko elikadura

domingo, 5 de diciembre de 2010

Alzheimer, zer da?

Ziur aski zuetako askok gaixotasun hau pairatzen due norbait ezagutuko duzue: aitite-amama, auzokideren bat, familaiko lagunen bat...Baina benetan ba al dakigu zertan datzan eritasuna?Zehazki zertan datzan ez dakitenentzat zuzenduta dago zientzia.net-en aurkitu dudan definizio hau. Izan ere, ezinbestekoa iruditzen zait blog-ean zehar Alzheimerraren sintomatologiari eta oro har, gaixotasunarekin erlazionatzen diren kontzeptuei buruz mintzatuko bagara, gutxienez, argi edukitzea zer den milaka pertsona sufritzen duten eritasun hau. Beraz, Alzheimerra honela defini dezakegu:


"Gaixotasun neurodegeneratiboa (beraz, nerbio-sistemaren degenerazio bat), baina hortik aurrera misterioa da; bai gaixoentzat, bai bere senideentzat eta bai medikuarentzat.
Emakumezko demente baten autopsia egiten ari zela (51 urterekin hildako emakumearena, hain zuzen), Alois Alzheimerrek (1864-1915) 1907. urtean egitura berezi batzuk aurkitu zituen garunean (plaka neurotikoak eta trama neurofibrilarrak). Eta egitura horiexek agertzen dira ordudanik bere izena daraman eta oraindik ere jatorriz ezezaguna zaigun gaitzak jota dauden pertsonen garunean.
Gaitz hau zergatik sortzen den ez dago erabat argi oraindik."

Beraz, gaixotasuna zer den argituta, burura datorkidan hurrengo galdera honakoa da:
Zeintzuk dira Alzheimerren gaitzak jotzen dituen pertsonak?

Adineko pertsonak batez ere, baina ez horiek bakarrik. Gaur egun 65 urte pasa ondoren gaitz horren arrisku-eremuan sartzen garela esan daiteke. 65 urtetik gorako pertsonengan % 1-2 daude erasanak, eta portzentaiak progresio geometrikoa du adinak aurrera egin ahala: % 3 70 urterekin, % 10etik gora 75 urterekin eta ia % 30 80 urterekin. Beraz, adin horietara heltzen direnengan, ia hirutik bat egongo da gaitzak jota.
Gaur egun Alzheimerren gaitzak laugarren postua du adineko pertsonen heriotza-arrazoi gisa, bihotzeko gaixotasunen, minbiziaren eta iktusaren atzetik. Estatistikek diotenez, Alzheimerren gaitzak jota dagoen pertsona baten bizi-itxaropena adineko beste edozein pertsonarena baino laburragoa da.


Eta gaixotasunaren larritasuna agerian gera dadin,
hurrengo argazki honek burmuin osasuntsu baten
eta Alzheimer duen paziente baten burmuina erkatzen
dituen irudia duzue:

miércoles, 1 de diciembre de 2010

Alzheimerraren garapena

Honako bideo honek Alzheimer gaixotasunaren gogortasuna laburbiltzen du. Izan ere, eritasun latza da gaixoarentzat, piskanaka-piskanaka eguneroko ekintzez ahazten baita, oroitzapenak berearentzat existitzen ez direlarik. Baina era berean, ingurukoek, familiak batez ere, sentitzen duen ezintasuna itzela da, bere aita, ama, amama zein aitite jadanik berataz oroitzen ez delako. Berak nahi du, baina ezinezkoa egiten zaio. Eta heltzen da momentu bat zeinetan galdetzen dizuten: "zu, nor zara?" Orduan bai, inpotentzia horrek  familiakidea etsi egiten du, gaixotasuan garaile atera baita.
Guzti hau azaltzean, irakurleak nolabait soma dezake zein den hori sufritzen duenaren egoera; hala ere, ezin imajiña dezake zelakoa den eritasun honen bizipena. Hori dela eta, guzti hau adierazteko bideo honek gaixoak sentitzen duena hurbilarazten digu, zeian hunkigarria den benetan.

miércoles, 17 de noviembre de 2010

Ongi etorri!!!!!!!!!!!!!!!

Arratsalde on guztioi!!!!!!!!!
Gaur ordenagailuan trasteatzen egon naiz, eta milaka blog daudela konturatu naiz. Hori dela eta, gauza bat proposatu diot nire buruari:
Zer dela eta nik ere ez dut blog bat sortzen???

Ia Eneritz, ozta-ozta dakizu ordenagailua pizten, eta nola saiatuko zara horrelako gauza hain konplexua egiten?

Bueno, ba ez dakit nola, baina hemen nago, ordenagailuan aurrean teklak jo eta ke klikatzen. Eta ni medikuntza ikaslea naizenez (bai, jadanik badaramatzat bi urte!!!!!) hertsiki medikuntzarekin loturiko gaiak zuekin konpartitzen saiatuko naiz, zehazki gure gizartean hain hedatuta dagoen  Alzheimer gaitzarekin zerikusia duen gaia. Izan ere, hurbiletik bizi izan dut gaixotasun hori, eta berorren inguruan informazioa bilatzen egon naiz eritasuna hobeto ulertzeko. Horrela bada, bildutakoa zuen esku jartzen saiatuko naiz, horrela zeuok ere medikuntzarekin harremanetan jarri ahal izateko.

Beraz, gutxienez nire bloga zuen gustukoa izatea baino ez dut espero, eta ahal izanez gero, daukadan jakituria gutxiarekin zeuei zerbait irakasten ahaleginduko naiz.